AGAKOk 21 urte

Hilabete honetan AGAKO Arrasateko gazte asanbladak 21 urte betetzen ditu. Urteurrena ospatzeko eta bide batez jendea antolatutako ekitaldietara bertaratzera eta parte hartzera animatzeko atera du bideoa atera du. Guk hemen dizugu ikusi ahal izateko, informazio gehiago nahi ezkero honako helbidean aurkitu dezakezue: www.arrasatekogaztetxea.com

 
M-29 greba orokorra!

 

Bideo hau argitaratu dute LAB ekoek, Martxoaren 29ko GREBA OROKORera deia eginez. Euskal Herriko langileon eskubideen defentsan, denok kalera!
Ze ona!

 
Preso gaixoak etxera!

Euskal Preso gaixoen askatasuna eskatzeko manifestazioa deitu dute Euskal Herriko hiriburua den Iruñean Martxoaren 31n.Denon erantzunkizuna da,denon esku dago oraingo egoera behingoaz hobetzea.Animatu bertaratzera! Hemen uzten dizuegu bideoa ikusgai:

 
Pikutara sinde eta sopa

Azken egunotan, sarean SOPA izena ezaguna egin omen da berriro ere. Sinde legea onartu baino pare bat hilabete atzera onartu omen zen lege hau EEBBetan eta honen funtsa sareko askatasuna murriztea da egile eskubideen defentsaren aitzakiapean. Hau da, internet kontrolatu eta poliziala da  bilatzen duena. Murrizpenak, Sinde legeaz hemen planteatzen direnak baino sakonagoak dira eta araudi eta zigor zorrotzagoak aurreikusten dira. Informazio gehiago bertan.


 

 

Bere garaian Txinak sarea kontrolatzean adierazpen askatasunari erasoa egiten ziola esaten zutenek, sarean norbanakooi egin zaigun erasorik handiena egin berri dute. Orain gutxi SHOCK dotrinaren inguruko dokumentala ikusi berri, ez gara fido. Echelon sarea baino askoz ere haratago doa guzti hau.

18a izan zen EEBB etan lege honen kontra sarean eta kalean koordinatuta protestat
zeko aukeratutako  egunetako bat. Honen ardierazgarri,  http://sopastrike.com/ web orrialdea. Bertan hainbat ekintza kolektibo proposatu eta eraman dira aurrera, 12 orduz protesta web orrialde bat jarri,sarean protesta egiteko beste hainbat herreminta (emailak masiboak bidaltzeko sistemak) ,  kongresura emailak bidali, hastag bateratua, atxikimentu zerrendak... 

 
Gazte iraultzaileak aurrera!

Gaurkoan gure herriaren alde lanean ari diren gazte iraultzaile guztiei eskaini nahi diegu gure tartetxoa. Espainiar eta frantziar estatuek indarraren bidez gazteak beldurtu eta hauek otzan bihurtu nahi dituzte. Baina badaude, eta eskerrak, hori guztiaren gainetik lanean eta borrokan jarraitzen dutenak. Euskal Herriak momentu honetan bizi duen aldaketa garai hauetan oso garrantzitsua da hauen eta beste gazte askoren konpromezua eta lana. Gure herrikide batek esaten zuen bezala: "Herri bat gara eta herri baten eskubide guztiak ditugu. Beraz, guk dugu arrazoia eta horregatik irabaztera kondenatuta gaude!"

Nahiz eta, errepresioak bere horretan jarraitu guk gurean lanean jarraitu ezkero irabaziko dugula konbentzituta gaude, ez dugu etsiko! Animo eta eutsi goiari Ekaitz!

Hemen behean Urtarrilaren 14ean Ekaitz Samaniego gaztearen atxiloketaren bideoa uzten dizuegu!

Animo Ekaitz lortuko dugu eta!!

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 Hurrengoa > Amaiera >>

argitaratutakoak

Powered by mod LCA